EAJ: "Aurrera jarraituko dugu Alduntzinen aurkako zentsura mozioarekin"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 29a

EAJren batzarkide Xabier Ezeizabarrena eta Eider Mendozak, Martin Garitano diputatu nagusiak, Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko diputatuak eta Iñaki Errazkin diputatu nagusiaren kabinete buruak bilera egin zuten atzo, eguena, arratsaldean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bilera "etsigarritzat" jo zuten jeltzaleek, Foru Aldundiak ez zuela ezer berririk aurkeztu argudiatuta. 

Xabier Ezeizabarrenak bere "etsipena" azaldu zuen bileraren amaieran: “Beste behin ere Foru Aldundiak ez digu ezer berririk aurkeztu, Gipuzkoan hondakinen gaineko arazoaren konponbiderako”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak gaineratu zuen  "Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioaren bideratzeak aurrera" jarraituko duela Batzar Nagusietan.

Era berean, EAJko hautetsiaren ustez, "bilerak alderdien artean hitz egiten jarraitzeko balio izan du, eta hori eskertzekoa da"; dena den, "diputatu nagusiak egungo foru araua bete gabe jarraitu behar duela jakiteak kezkatzen" dituela gehitu zuen.

"Gure taldeak jarraituko du Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatzen Batzar Nagusien gehiengoak hondakinen plangintzari buruz adostutakoa betetzeko, izan ere, ganbera honek du horren eskumena", esanez bukatu zuen Ezeizabarrenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak