Dokumentu horretaz hitz egiteko alderdiekin bilerak deituko dituztela esan du, hori eztabaidatzen ez badute beste guztia "antzua" delako, bere iritziz. "Espero dut eztabaida zintzo eta ausart baten ostean, adostasunak lortzea".
"Beste era baten gobernatzea posible da"
Bildu Diputaziora heldu zela urtebete inguru beteta, denbora tarte horretan egindako lanaren gaineko balorazio positiboa egin du: "Uste dut urtebetean erakutsi dugula posible dela beste era batera gobernatzea eta kudeatzea, nahiz eta egungo krisi ekonomiko sakonak gauzak zaildu. Herritarrekiko gertutasuna erakutsi dugu".