Errausketaren kontrako mosaiko erraldoia

Arritxu Barruso 2012ko ekainaren 17a

Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatuta errausketaren kontrako mosaiko erraldoia egin dute Donostiako Zurriola hondartzan. 5.100 kartulinaren azpian milaka herritar elkartu dira 'Aire garbiak bira nazan, zero errausketa' lelopean. Mosaiko erraldoi eta koloretsua osatu dute. Debagoieneko ordezkari politiko zein herritar ugari ikusi ahal izan da deialdian.

Furra Furra abestiak lagunduta, dantzan, eta kartulinak altxatuta haize errota irudikatu eta mugituarazi dute Donostiako Zurriola hondartzan. Gipuzkoa Zero Zabor taldea oso pozik azaldu da deialdiak izandako erantzunarekin eta parte-hartzaileei jakinarazi diete erabilitako kartulinak Gipuzkoako ikastoletan banatuko dituztela berrerabili ditzaten. Adierazpen horrek txalo zaparrada eragin du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak