EH Bilduko ordezkarien hitzetan, "plan horrek Gipuzkoako gizartearen zati handi bati erantzuten dio, Zubietako erraustegia baztertu eta zabortegien garaia amaitutzat ematen duelako". Ildo horretan, kritika egin zieten EAJ, PSE-EE eta PPri, esanez ez dutela ulertzen nola jarraitzen duten "erraustegiarekin obsesionaturik". Jeltzaleei "ezezkoaren bloketik baiezkora pasatzeko gonbidapena" luzatu eta "prestutasuna" azaldu zuten %75 birziklatzera ailegatzea ahalbidetuko duten bilketa sistemen gainean eztabaidatzeko.
Erraustegiaren aurkako mosaikoan parte hartzeko deia
Domekan burutuko da ekimena Donostian, eta bat egiteko deia egin diote gizarteari: "Herritarrei azken ahalegina eskatzen diegu, guztion artean errauste plantarik gabeko Gipuzkoa eraiki dezagun".
Mosaiko erraldoian parte hartzeko dei egin zuen baita ere Debagoiena Zero Zabor taldeak atzo, astelehena.