Mosaiko Erraldoian parte hartzeko deialdia egin du Debagoiena Zero Zaborrek

Maialen Regueiro 2012ko ekainaren 12a

Ekainaren 17an Mosaiko Erraldoia egingo da Donostian eta Debagoiena Zero Zabor taldeak, bertan parte hartzeko deialdia egin du gaur arratsaldean Arrasateko plazan. Mosaiko horren helburua erraustegiari ezetz esatea izango da. Izan ere, erraustegiaren moratoria amaitzen ari da.

Guzti hori aldarrikatzeko domekan aldarrikapen festa bat ospatuko da. Goizeko 10etatik hasita zenbait ekitaldi izango dira. Besteak beste, Pirritx eta Porrotx, Txan Magoa eta bertsolariak. 12:30etan, berriz, ekimen zentrala ospatuko da. Zurriola hondartzan koloredun haize errota erraldoia irudikatuko dute, mosaiko erraldoi bat eginez, etorkizuneko aire garbiaren alde.

Bertara joateko autobusak antolatu dituzte Arrasaten. Horretarako, tiketak Irati, Iluntz eta Jaizalen daude eskuragarri. Bere kabuz doanak, mosaikoaren zatiak izango diren kartulinak eskuragarri izango ditu Irati tabernan eta asteburuan ipiniko duten postuan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak