'Errausketari ateak ixten' datorren astean Antzuola, Arrasate eta Bergaran

Goiatz Arana Begiristain 2012ko ekainaren 7a

Martitzenean, ekainak 12, izango dira dokumentalaren lehen bi emanaldiak: Antzuolako eta Arrasateko kultura etxeetan, 19:00etan; hirugarren saioa eguaztenean, ekainak 13, izango da, Bergarako Irizar jauregian, 19:30ean.  

Debagoieneko Zero Zabor taldeak egindako lana apirilean egindako Zero zabor Astean aurkeztu zuten. 70 minutuko iraupenarekin, lau hilabeteko lanaren emaitza da eta, edukiari dagokionez, honela laburtu du Ander Lizarralde taldeko kideak: "Dokumentalean kontatzen da Gipuzkoan badela aspaldi onartu zen hondakinak kudeatzeko plan bat (PIGRUG) eta nola plan hori idatzi zutenak zementuaren sektorearekin guztiz lotuta dauden. Ondorioz, plan hori guztiz bideratuta dago Gipuzkoan errauskailu bat jartzera. Eta interes enpresarial horiekin zuzenean lotuta dauden alderdiak hasi zaizkigu jarrera erasokor batekin atez atekoa belzten, 5. edukiontzia loratzen, herri galdeketak eskatzen eta egia erdizko argumentuak plazaratzen".

Horren aurrean, dokumentalaren helburu nagusia "egia erdi horiek eztabaidetan zilegitasunik ez dutela salatzea" dela esan du Lizarraldek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak