Azalpenak jarraitu nahiz galderak eginez parte hartu gura dutenek www.mondragon.edu webgunean sartu eta MUtelebista atala klikatu beharko dute.
Ate irekien jardunaldi berritzaile horrek bi zati izango ditu: lehenengoan, Jon Altuna errektoreordeak eta Ingeniaritza, Enpresagintza eta Hezkuntza Zientzien fakultateetako koordinatzaileek esku hartuko dute; bigarren zatian, sare sozialen edo chat-aren bidez egindako galderak erantzungo dituzte.