'App' eskaintza uholdera batu da Facebook ere

Jon Berezibar 2012ko maiatzaren 15a

Aplikazio denda-plataforma berria martxan jarri du Facebookek, web ala aplikazio bidezkoa.

Spartan zeritzon poriketu batekin eman zituzten lehen arrastoak orain urtebete. HTML5ean eraikitako aplikazio eta jokuen denda izango zela esaten zen bere garaian eta azkenean esames guztiak bete eta plataforma berria aurkeztu berri dute App Center izenarekin. Sare sozialak dituen milioika erabiltzaileak kontuan hartuta eta haien erabilpen ohiturak  ere ikusita, agerikoa da garatzaileek erakutsi duten interesa.


Denda barruko denda

Aplikazio baten barruan legokeen denda bat eskaintzen du Facebook-ek eta aplikazio horiek, bide horretatik, bestelako aplikazio denden arau zorrotzetatik izango ez luketen aukera izango dute orain garatzaileek. Facebook barruko aplikaziotik gainera App Store ala Android Marketerako loturak ere eman ahalko dira. Momentuz Draw Something, Pineterst, Spotify ala Viddy moduko aplikazioak aurki daitezke Facebooken App Center-ean baina espero da datozen asteetan, aurkezpen ofizial eta handi batekin, ezagutzera eman eta bestelako aplikazioei zabalduko diotela plataforma berria. Nabigatzailetik eta Android eta Apple-eko aplikazioetatik sarti ahalko da denda berrira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak