Facebookek adierazi du maiatzaren 17an burtsara irteteko asmoa duela

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko apirilaren 25a

Facebookek burtsara irtengo du: dagoeneko adierazi dute euren asmoa maiatzaren 17an burtsara irtetea dela. Konpainiak 100.000 milioi dolarreko burtsa-balorazioa izatea espero du. Informazio hori Techcrunch-ek eman du. Hala ere, adierazi dute data hori betetzea ez dagoela Facebooken esku. Konpainiak aurkeztutako dokumentuak ontzat eman behar ditu SEC komisioak (Securities and Exchange Commission).

Besteak beste, Instagram 1.000 miloi dolarrengatik erosi izana ziurtatzen duen dokumentua behar bezala izatea eskatuko diote konpainiari. Orain arteko informazioak baieztatuko lirateke horrela.

Akzio bakoitza 40 dolarrean

Burtsa-balorazioa 100.000 milioi dolarrekoa izatea espero da (76.400 milioi euro). Beste modu batera esanda akzio bakoitza 40 dolarrean egongo litzateke.
Esan bezala, jakitera emandako data ez da zehatza. Alde batetik, arautzaile federalek euren denbora behar dute Instagramen erosketa behar bezala egin dela ziurtatzeko; eta, bestetik, maiatzaren 17ra arte gerta daitekeenak eragina izan dezake burtsaren egoeran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak