Irailean aurkeztuko omen dute Googlen telebista sistema Europarako

Jon Berezibar 2012ko apirilaren 19a

Litekeena da 200 eta 300 euro arteko modeloak izatea eta Blu-ray unitatea ere izatea barruan.

Itxura guztien arabera, Google TV irailean aurkeztuko dute.  Sonyko buru bati egindako elkarrizketa baten eman da aditzera data, euren telebistek ekarriko dutela iragarri duenean. Irailean Sonyk Google TV dakarten bi telebista modelo berri aurkeztuko ditu Europa osoan salgai jartzeko. 

Prezioa, 300 euro 

Zehazki zein modelo diren argitu ez badute ere, orain arte Sony etxeak azoketan aurkeztu dituenak ikusita, litekeena da 200 eta 300 euro arteko modeloak izatea eta Blu-ray unitatea ere izatea barruan. Intelen oinarritutako prozesatzailea izango lukete barruan telebista horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak