ADIFek, Sustapen Ministerioaren mendean dagoen elkarteak, Kobate bidezubiko taula eraikitzeko lanak hasi ditu, Gasteiz-Bilbo-Donostia AHTaren linearen Arrasate-Elorrio tartean. Eraikina Arrasaten dago, eta Karraskain eta Kobate tunelak elkartuko ditu.
Bidezubia 94 metro luze izango da eta hiru bao –zubi-pilareen arteko hutsunea– sortuko dira, 27, 40 eta 27 metrokoak, hurrenez hurren. Taularen zabalera 14 metrokoa izango da, eta horri esker, nazioarteko zabalera neurria duen trenbide bikoitza hartuko du.
Arrasate-Elorrio tartea
Arrasate-Elorrio tarteak 4,4 kilometro ditu, eta bidearen % 80 lurpetik egingo du, Karraskain (437 metro) eta Udalaitz (3.185 metro) tuneletatik. Kobate eta Gabaundi bidezubiek osatzen dute tartea.
Arrasate-Elorrio tarteko lanak amaitzen dituztenean, 250.572 metro karratu ereite hidraulikoz estaliko dituzte eta 39.852 zuhaitz autoktono landatuko dituzte azpiegitura inguruan integratzeko.