Hazi eta hazi jarraitzen du Pinterest-ek, modako guneak

Jon Berezibar 2012ko martxoaren 21a

12 milioi erabiltzailerekin, honezkero gutxik jartzen dute zalantzan Pinterest guneak duen arrakasta. Jada, ia Twitterrek baino trafiko gehiago bideratzen du baina sare sozialak duen eragina are zabalagoa da. Iazko maiatzetik bisitari kopurua eta bisitariek webgunean emandako denbora ia hamar bider hazi da. Hazkundea konparatze aldera, bi urte bete berritan, urtarrilean, 10.4 milioi erabiltzaile zituen Pinterestek eta epe berdinean Facebookek 6 milioi erabiltzaile zituen eta Twitterrek 3.

Shareaholic guneak emandako datuen arabera. Sare sozialetan ematen diren lotura ala erreferentzien %3,61a ematen da Twitterren eta Pinteresten ia berdina da kopurua, %3,6. Facebookek erreferentzia trafikoaren %26.4 bideratzen zuen eta Google + sareak %0,22, urtarrileko datuen arabera. Pinterestek baina bere sarearen barruan ere bideratzen du trafikoa, twitterren retweet-ak bezala, repin-ak eginda. Hala Pinteresteko pin ala aukeraketen %80 repin-ak dira.
ComScore erakunde ezagunak ere azterketak kaleratu ditu modako sare sozialari buruz, profil demografikoa zehaztuaz, Estatu Batuetako erabiltzaileena, kasu honetan. Adinari dagokionez 25 eta 35 urte bitartekoa da erabiltzaileen %30eta bigarren adin tarte nagusia 35 eta 44 artekoa (%325) eta gehiengo zabala emakumezkoa da, zehazki, %80.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak