Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak bat egiteari ekin diote

Jon Berezibar 2012ko mar. 20a, 16:59

Bat egiteko hizketaldiekin hasi dira Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa, "kooperatibismoaren balore eta printzipioei eutsiko dien banka proiektu batekin" eta ondorioz Euskal Herriko bigarren finantza-entitatea eta Estatuko bigarren kreditu kooperatiba bilakatuko da. Bazkideei dagokienez, bai batekoek zein bestekoek, eskubide eta betebehar berak izango dituzte. Entitate biek daukaten kaudimen, likidezia eta berankortasun neurri onak nabarmendu dituzte bategite arrakastasurako berme modura.

Datuak

Euskadiko Kutxak 21.536 milioi euro ditu aktibotan, 364 sukurtsal, 1.200.000 bezero eta 1.887 lan-bazkide, eta presentzia aktiboa dauka ondoko merkatuetan: Euskal Autonomi Erkidegoan, Nafarroan, Aragoin, Errioxan, Gaztela eta Leonen, Kantabrian, Asturiasen eta Madrilen. Ipar Kutxak 3.967 milioi euro dituaktibotan, 87 sukurtsal, 175.000 bezeroeta 397 langile.Bere presentzia Bizkaiko eta Arabako Lurraldeetan antzematen da, Gipuzkoan ere hainbat sukurtsal dituen arren.

Gizarte-ekonomia helburua duen finantza.entitatearen proiektua sendotru gura dute horrela bi banketxeek eta Espainiako finantza sistema jasaten dabilen bankarizazio prozesuari alternatiba izan gura dute.

Bazkideak

Bi entitateen arteko bazkide-kolektiboanartean eskubide eta betebeharren berdinatsuna egongo da. Egoera berriak egokitzerik beharko balu, “borondate onetik eta adostasunetik” gestionatuko dela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak