Harritzekoa da hala ere Encyclopædia Britannicak horren luzaroan eusti izana, Microsoften Encarta entziklopedia digitalak aspadi utzi zion-eta argitaratzeari, Wikipediak eta Internetek orokorrean hiltzera kondenatu zutenean.
2010 urtean enpresa argitaratzailearen diru-sarreren %1 besterik ez zein izan paperezko bertsioak ekarritakoa. Edizio digitalaren harpidedunak, ostera, 500.000 dira eta 70 dollar ordaintzen dituzte on-line edukiarengatik.