MWC 2012, "Bitxikeriaz jositako kongresua iruditu zaigu"

Jon Berezibar 2012ko martxoaren 2a

Datorren urterarte agur esan behar diogu munduko mugikorren kongresuari, hala ere, Firako zuzendaria den Agustí Cordón pozik agertu da aurtengoarekin. Guztira 67.000 partehartzaile izan ditu kongresuak, iaz baino %11 gehiago. Jaione Martinez eta Maria Amutxastegik bidalitako kronika

Bitxikeriaz betetako kongresua iruditu zaigu. Gehien errepikatuta ikusi ditugun gaiak NFC gailuei emandako aplikazio desberdinak, telefonoak uretatik isolatzeko asmakuntzak, mugikorretzat aplikazioak (batez ere jokoak eta sare sozialak) eta telefono mugikorrentzat osagarriak dituzten stand-ak izan dira.


Telefono mugikorrei dagokienez, ez dugu teknologikoki berrikuntza handirik somatu. Gainera, tarte askoz handiagoak eskaini dizkiete tablet deritzen dipositiboei.

NFC teknologiak indar handia izango duela nabarmen ikusi dugu. Teknologia bera berria ez den arren, aplikazio berritzaileak eman dizkiete, ateak zabaldu, "vending" makinetan erosi... eta abar.



Bitxikerien artean, telefono mugikor bitartez usaiak bidaltzeko tresnak harritu gaitu.

Datorren urteko datak dagoeneko ezarrita daude, 2013ko otsailak 25ean zabalduko ditu berriz ere Mobile World Congress-ek ateak. Datorrenerako egoitza aldatuko dute, Fira-tik Gran Via-ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak