Path 'mugadun' sare soziala izugarrizko arrakasta izaten ari da

Irati Goitia 2012ko otsailaren 12a

Ez da zerbitzu berria; izan ere, dagoeneko urtebete baino gehiago du. Baina 2.0 bertsioarekin egin duen eraldaketari esker, mugikorretako aplikazio bilakatu da Path; zehazki, sare sozial. Eta, egia esan, berregituraketak izugarrizko onurak ekarri dizkio. Horren adierazle da honako zifra hau: birdiseinatu duenetik, bi milioi erabiltzaile berri lortu ditu. Izugarrizko marka; modan jarri dela ezin ukatu.

Sare sozialen ikuspegi berria dakar Pathek; izaera mugatua du. Izan ere, gehienez, 150 lagun gehi daitezke kontaktuetara. Hala, lagun minenekin harremanetan egoteko aplikazioa da. Ez du ahalbidetzen milaka eta milaka lagun gehitzea, Facebookekin gertatzen den moduan. Beraz, sare soziala baino gehiago, sare antisoziala dela diote hainbat adituk. Azken batean, Pathen helburua da lagunik gertukoenak gehitzea, nork bere intimitatea horiekin bakarrik konpartitzeko.

Hala ere, badago sarera igotako datuak konpartitzeko modua ere, Twitterren, Facebooken eta Forsquaren publikatzeko aukera dago-eta.

iOS eta Android aplikazioetarako dago eskuragarri, oraingoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak