Herrialdearen araberako zentsura ezarriko du Twitterrek

Jon Berezibar 2012ko otsailaren 2a

Herrialdearen arabera, mezu batzuk ezabatu egingo ditu aurrerantzean Twitter-ek, herrialdeko adierazpen askatasuneko legeek zehazten dutenari men eginez. Hala, nazismoa goraipatzen duen mezu bat Espainian irakurri ahal izango da baina Alemanian ala Frantzian ez, esate baterako, hango legeek debekatu egiten baitute esplizituki.

Nazioarteko zabalkundea handia dela-eta, horixe erabili dute arrazoi moduan, herrialdearen araberako eduki galarazpenak ezarriko ditu Twitter-ek lekuan lekuko adierazpen askatasunari dagozkion legeak aintzat hartuta.

Frantzia eta alemania ipini dituzte adibide bezala konpainiaren blogean. Bi herrialdeetan daude adierazpen pro-naziak debekatuta  eta hango legediak betetze aldera, mikroblogintza guneko arduradunek diote mundu mailan ezabatu beharko lituzteketa edukiok dituzten tuitak, Frantzian eta Alemanian legea betetzeko. Aurrerantzean, baina, murrizketa modu berriarekin, soilik adierazpen horiek debekatuta dauden herrialdeetan desagertuko lirateke mezuok. Beraz, maila lokalean galarazita legokeen tuit bat, soilik leku horretan izango litzeteke ikustezina, ez gainontzeko herrialdeetan.


Twitterretik argitu dute mezua ezabatu baino lehen jakinaraziko diotela erabiltzaleari eta arrazoia azaldu. Arrazoien artean, noski, copyright urraketak ere badaude eta, hain zuzen, legea dela-eta sarean egiten diren edukiak ezabatzeko eskaerak monitorizatzeaz arduratzen duen ChillingEffects.org erakundearen zerrendari begiratuz gero, Twitterreko salaketa guztiak modu bateko ala besteko ustezko egile-eskubide urraketak erakusten dituzte.  Hain zuzen, egile-eskubide urraketak kudeazeko erabiltzen du dagoeneko Twitterrek gune hau. Era berean, Twitterrek emandako azalpenak ulertuta, diktadurak ala oso erregimen zorrotzak dauzkaten herrialdeetan zuzenean aplikatuko lukete zentsura, legeei kasu eginez gero, tuitak berehala ezabatuta. Zehazki zelan bideratuko duten oraindik ez dute argitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak