Google-etik diote Buzz zerbitzuarekin ikasi zutela erabiltzaileek argi eta garbi izan behar dituztela erabilpen baldintzak eta “eskuragarriago eta ulergarriago” egin beharra zeuzkatela. Martxoaren lehenean sartuko dira aldaketak indarrean.
GMail, Youtube, Picasa...
Google Plus eta Gmail zerbitzuez gain, Picasa eta Youtube-eko erabiltzaileei ere eragingo diete baldintza berriek. Aurrerantzean zerbitzu horietako guztietako erabiltzaileen datuak gurutzatu ahalko ditu Google-ek, guztiaren jabeak, beti ere, azpimarratzen dutenez, "erabiltzaileari ahalik eta zerbitzurik aberasgarriena emateko" helburuarekin. Lokalizazio datuak ala erabiltzen den gailuari buruzko informazioa jasoko dira. Bilaketa lehentasunak, e-postaren erabileran oinarritutako ohitura pertsonalak edota Google Calendar egutegiko datuak erabiliko dituzte; zuzenean erabiltzailek zerbitzu horietan ematen duen informazioa da hori, baina, baita, ezkutuago geratzen direnak ere jasoko ditu Google-ek, esate baterako, IP helbidea ala telefono zenbakia, mugikorretik jardunez gero, lokalizazio datuak ala erabiltzen den gailuari buruzko informazioa.
Android sistema
Google-en sistema eragileak berez eta automatikoki ez omen du, azaldu dutenez, zuzenean erabiltzailearen daturik emango, beti ere, bilaketa bat edota e-posta Gmail kontu batetara konektatuta egiten ez bada baina zerbiztu gehienak erabiltzeko Google-en konturen batera ala bestera konektatu egon beharra dago; e-posta mezuak kontsultatzea da adibide ohikoena.