Viviane Reding komisarioak dio datu pertsonalak beti direla erabiltzailearen jabetzakoak eta behin hirugarren bati emanda ere, erabiltzaileak hala eskatuz gero, ezabatu egin behar direla datuok. Gainera, enpresak erabiltzaileak eskatu eta berehala egin beharko dute ezabaketa eta ez denbora batera, Twitter eta Facebook-ek bezala.