Foru Aldundiak neguko bide zaintzarako jarritako bitartekoen berri eman du. Hori horrela, Urola-Deba eremurako, edurra kentzeko 17 ekipo oso –kamioia, xafla eta gatz banatzailea– ditu, zazpi portu eta 2. mailako sareaz arduratzeko. Hala, Arlabanerako bi ekipo daude; Leintz Gatzagarako bat –eta beste bat arina–; Kanpanzarrerako beste bat dago; Deskargarako, lau; Ormaiztegi-Eizagarako, hiru –eta beste bat arina–; Elgetarako bat; Azkaraterako beste bat; eta bigarren mailako errepide sarean lau ekipo daude.
2.300 tona gatz
Gatzari dagokionez, gatza gordetzeko siloak daude Arlabanen, Azpeitian, Ormaiztegin eta San Prudentzion, bana; eta Legazpin, Deskargan eta Azkoitian bina. Horrekin batera, 2.300 tona gatz duen biltegia ere badago San Prudentzion.
Giza baliabideei dagokionez, 25 gidarik dihardute txanda bakoitzeko, Aldundiko iturrien esanetan.
AP-1 autobidea
AP-1 autopistari dagokionez, edurra kentzeko hamar equipo dituzte eta paladun Pick-Up bat. Gatzari dagokionez, 20.000 litro gatzun dituen biltegia, 400 tona gatz dituen beste bat eta 100 tonadun bi gatz silo daude Bergaran eta 100 tonako best bi gatz silo, Eskoriatzan.
Horrez gain, beharrezkoa denean laguntzarako beste 20 elementu jartzen dituzte martxan: gatza kargatzeko atzerako hondeamakina, zaintza autoak eta baita laguntzarako beste 100 bat lagun ere (zaintzaileak, teknikariak, txoferrak, kontrol guneetako pertsonala...).