Egubakoitz osoa zero azpitik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 31

Siberiatik datorren haize hotzak zero azpiko tenperaturak utziko dizkigu ondorengo egunotan. Egubakoitza izango da bereziki hotza, eguraldi iragarpenek diotenez. Elurraren kota jaitsi egingo da eta kostalderaino helduko da. Elur gutxi egingo du, ordea, zapatuan, akaso. Baina, izotza, nonahi. Egubakoitzean, zerotik ez da igoko egun osoan tenperatura eta Arrasaten, esaterako, gradu bat zero azpiko maximoa eta lau gradu zero azpiko minimoa iragarri du Euskalmetek. Zenbat eta gorako eta zerua argiago, hotzago egingo du. Arantzazun, Elgetan, Leintz Gatzagan…, berokia izan ondoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak