Deskarga gunerik ezagunenetako bat itxi eta "pirateria masiboa" egiteagatik lau lagun atxilotu dituzte bart Zeelanda Berrian, Estatu Bauetako Virginia estatuko epaile baten aginduz. SOPA legearen aurkako protesta astean gertatu da hau eta argi dago Estatu Batuetan ez daudela prest txikikeriatan ibiltzeko. Jabetza intelektuala eskubideak urratu eta aurkako krimena konspiratzeagatik atxilotu dituzte lau lagunak, urtarrilaren 5ean egindako salaketa bati erantzunez. Salaketa horretan "mundu guztian zabaldutako egile eskubidedun obren pirateria masiboa egin dela jasotzen da, 175 milioi dollar irabazi dituztela ekintza horrekin eta 500.000 milioi dolllarreko kaltea eragin dutela guztira eskubide horien jabeei. FBI eta Zeelanda Berriko autoritatearen arteko elkarlana izan da eta agentzia amerikarrak webgunea itxi du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.