Barne Sailak kargudun publikoei apurka-apurka bizkartzainak kentzen joateko erabakia hartuta, gisa horretan lan egiten zuten lehen eguna izan zen atzokoa, astelehena, sailburuordeentzat, eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak iragarri du datozen hilabeteetan beste hainbat ordezkariren zaintza ere berraztertuko dutela. Aritz Arrieta Arrasateko zinegotzi sozialistari erabaki horri buruz galdetu diogu Arrasate Irratian. Begi onez ikusten duela esan du, "tentu handiz hartutakoa" delako eta "garai berriek segurtasun neurri berriak" eskatzen dituztelako, bere esanetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.