122 gune daude zerrendan baina goiaren goian daudenak aski ezagunak diren guneak dira: Taringa.net (Argentina), Seriesyonkis.com (Espainia), Cinetube (Estatu Batuak), Vagos (Espainia), PorDescargaDirecta (Espainia), Bajandopelis.com, Gratismusica.org eta Gasmestorrents.com.
Jazarpena
Zerrenda horretatik %75 Espainiatik kanpo daude, gehienak Estatu Batuetan baina hori ez da izango eragozpena, lege berriarekin agindu baitaiteke gune horiek blokeatzea Espainiako erabiltzaileentzat. Estatu barruko guneei dagokienez, Publico egunkariak argitarartu duenez, jabe asko herrialdea uztekotan dira, jazarpenaren beldurrez. Legeak zehazten du irabazi asmodun ekimenak zigortuko dituela eta webgune gehienak bisitatuenen artean egoteaz gain, publizitatea daukate. Bestalde, zenbait adituk ohartarazten dute, behin webgune horiek blokeatzen dituztenean, aurrekari moduan erabili eta, egile eskubideak erreklamatuta, edozein guneren aurka egiteko aukera egongo dela, David Bravo abokatu ezagunak adierazi moduan..