Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin lizentziapean argitaratu dituzte eduki eta artikuluak. Lizentzia horren arabera, artikuluak partekatu eta jendaurrean hedatu daitezke eta baita lan eratorriak sortu, betiere, egilea ala iturria aipatu eta lanaren erabilpen komertzialik egin barik. Lan eratorriaren banaketa lizentzia berdinarekin egin beharko da, gainera. Erabilpen komertzialerako baimenik ezak, hakla ere, zeresana eman du, batez ere euskarazko hedabideetan zabaldu gura izatekotan, eta hauek publizitatea izanda, baimenik ez legokeelako
Lizentzia berriarekin, 2012ko urtarrilean indarrean sartu dena, 6.465 eduki berrargitaratu dituzte, 583 argazki eta 151 bideo berrirekin batera. Hala ere lizentzien kontuak eztabaida piztu du sarean zenbait erakunde CC-en lizentzia bat ematearekin batera eduki librea eskaintzen dutelako uste okerra zabaldo ohi da-eta.