Ekonomia %0,4 haziko da, Euskadiko Kutxaren arabera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abe. 23a, 11:06

Euskadiko Kutxak aurreikusi du datorren urtean euskal ekonomiak hazkunde txikia izango duela, baina hazi egingo dela; eta langabezia tasa, urtean, batez beste, %12,5ekoa izango dela.

Atzo eman zuen aditzera Euskadiko Kutxako Ikerketa Departamentuak 2012. urterako aurreikuspen eta egoera ekonomikoari buruzko txostena. Bilbon egin zuten txostenaren aurkezpena, Euskadiko Kutxako zuzendariorde Xabier Egibarrek eta Ikerketa Departamentuko zuzendari Joseba Madariagak.

Bigarren honek esan zuenez, azken hilabeteetako egoera konplikatua da, zor subiranoaren krisiagatik eta Europar Batasunak izan duen erantzuna "behar zuen argia, azkarra eta zehatza ez delako izan". Datorren urtean, Madariagaren hitzetan, zor subiranoaren krisiaren eboluzioa konponduz gero, 2012ko erdialdera "dinamismo ekonomikoa" egon daiteke; PP-ko Gobernuak hartzen dituen neurri ekonomikoek ere eragina izango dute.

Honekin, Euskadiko Kutxak "itxaropen gutxiko" panorama aurreikusten du hurrengo urterako, Euskadin 0,4%ko hazierarekin.

Bestalde, langabezia tasa, bataz beste, %12,5ekoa izango da eta Euskadiko Kutxaren aurreikuspenek diotenez, 2013 urtera arte edo %1,6ko haziera lortu arte ez da langabezia murriztuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak