La Caixak 400.000 euro ipiniko ditu naturguneak hobetu eta lanpostuak sortzeko

Leire Kortabarria 2011ko abe. 20a, 10:49

La Caixak 400.000 euro inbertituko ditu 2012an Gipuzkoako naturguneak hobetzeko, eta era berean gizartetik kanpora geratzeko arriskua duten pertsonak lan munduan sartzea sustatuko du. Horretara konprometitu da, atzo Foru Aldundiarekin egin duen hitzarmenaren bidez.

Jon Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatuak eta  José Manuel Bilbao La Caixak Euskal Herrian duen ordezkari nagusiak izenpetu duten hitzarmen berriaren bidez, luzatu egin da 2005ean bi erakundeek hasi zuten elkarlana.

La Caixak  2,4 milioi euro eman ditu azken 6 urteetan programa hori finantzatzeko, eta gizartetik kanpora geratzeko arriskua zuten 121 pertsona laneratu dira ekimen hau abian jarri zenetik. Gainera, 33 ekintza egin dira, besteak beste, mendiak leheneratu eta zaintzeko, landare inbaditzaileak kontrolatzeko, eta bideak berreskuratzeko.

Horrela, 2012. urtean, espezie autoktonoak landatuko dira eta gai jakinen inguruko ibilbide sarea egokituko da erabilera publikorako, besteak beste.

Berrikuntza gisa, hitzarmen berriak lehentasuna ematen die ingurumen arloko bere oneratze ekimenei, ikerketa proiektuei, atmosferara CO2 gutxiago botatzea aurreikusten duten ekintzei eta klima aldaketaren efektuak gutxitzen laguntzen duten proiektuei. Jarduera guztietan erabiliko dira lanetik eta gizartetik kanpo geratzeko arriskua duten pertsonak.

Hauek dira aukeratutako proiektuak:

  • Txistu bidezko artzaintza (Silvopastoreo) gune baten eraketa (Usurbilen)
  • Flora exotiko inbaditzaileen ezabatze eta kontrola Donostia – Irun korridorean.
  • Bertako hostozabalen landatzea Oiartzungo Sarobelarre parajean.
  • Deba –Zumaia itsasbazterreko biotopoko ibilibide tematikoen sarearen egokitzapena erabilpen publikorako.
  • Urola bailarako ibaiertzen berriztapen – birsorkuntza.
  • Gaztaren ibilbidean bide publiko baten errekuperazioa (Mutiloako bide berdea zatia).
  • Erabilpen publikoko Jaizkibel Mendian paisaiaren eta naturaren egokitzapen lanak ( Pasaia. Lezo, Hondarribia)

Iaz, 10 lanpostu

La Caixako Gizarte Ekintzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hirugarren hitzarmenak (2010-2011) ahalbidetu du laneratzea gizartetik eta lanetik kanpo geratzeko arriskua zeukaten 10 pertsona guztira (drogazaleak, hirugarren graduko presoak, ezintasunen bat daukaten pertsonak, arazoak edo familia zamak dituzten emakumeak, immigranteak…), Gipuzkoako gizarteratze enpresen bidez.

Ingurumen arloko jarduketei dagokienez, ekimen hauek gauzatu dira, besteak beste: arriskuan dagoen Gipuzkoako landaretza zaintzeko jarduerak egin dira lorategi botanikoan; suteen kontrako lanak gauzatu dira Lizarrustiko Paketxean energia eragimena  hobetzeko, eta Aralarren, 2010eko otsailean, izandako urakanak landare estalkian eragindako kalteak konpontzeko jarduketak bultzatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak