Bin Ladenen heriotzari buruz hitz egin da gehien aurten Facebooken

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 12a

Urtearen amaierarekin batera webgune eta bilatzaileak urteko balantzea egiten hasi dira eta  Facebooken 2011an gehien komentatu diren gai eta albisteen zerrenda egin dute. Bin Ladenen heriotza izan erabiltzaileen egoeren eguneraketa gehien eragin dituen gertakizuna. Zehazki, maiatzaren 1eko eguneraketen %10ek horren berri ematen zuten.

'Memology'

Izen horrekin egiten dute Facebookeko arduradunek urte bakoitzeko gai aipatuenen zerrenda eta bigarren postua Superbowl amerikar futbol ligaren finalak eskuratu du.
Aurtengo pertsonarik aipatuenak honako hauek izan dira: Charlie Sheen aktorea, Steve Jobs enpresaria, Ingalaterrako William printzea eta haren ezkontza eta Amy Winehouse abeslaria.


Laburdurak, modan aurten

Eguneraketen idazkeran sortzen diren joera eta modak ere aztertu dituzte eta aurten bi laburdura egon dira modua: lms (like my status) eguneraketa atsegin izateko eskatzeko eta tbh (to be honest) "egia esan" esamoldearen baliokidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak