E-posta mezuen %80 spama ei da

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 5a

GData seguritate enpresak egin du kalkulua eta zehaztu du spama bereziki zuzendua egon dela azken urtean banka elektronikoko, sare sozialetako eta on-line jokoetako erabiltzaileei.

Orain dela urte batzuk kaltegarriak ziren dokumentu atxiki bidez erasotzen bazen, gaur egun spamgileek fidagarri diruditen loturak bidaltzen dituzte postontzira, erabiltzaileak amuari kosk egin eta datuak eman ditzan webgune engainagarrietan. Spam bidaltzaileek 299 euroren truke milioi bat mezu bidaltzeko aukera ematen dute bataz beste. Spam eskaintzetan gainera posta elektronikoen zerrendak eta erabiltzaile mota zehatzei bideratutako zerrendak ere salgai daude merkatuan. Botnet direlako zerbitzarietatik bidaltzen da spama eta gauza dira ordenagailu horiek 25 segundotan milioi bat mezu bidaltzeko. Orduko 42.660 euro irabazi ditzake halako botnet batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak