Bing bilatzailean 2011ko bilatuenak: Justin Bieber, Sharapova eta Bin Laden

Jon Berezibar 2011ko aza. 29a, 13:19

Urtea oraindik amaitu ez bada ere, Microsoften Bing bilatzaileak aurreratzea erabaki eta aurten “gehien bilatutakoaren” zerrenda argitaratu du. Emaitza globalak badira ere, Estatu Batuetan egin ditu aurten zabalkunderako ahalegin handienak bilatzaileak eta emaitzetan ikusten den moduan, hango pertsonaia eta gertaerak izan dira kontsultatuenak.

Pertsonaiarik bilatuena Justin Bieber abeslari gaztea da, iaz seigarren lekuan geratu eta gero, aurten lehen postua eskuratzera heldu dena, hain zuzen. Izarren artean, kirolaririk bilatuena Maria Sharapova tenis jokalaria izan da.

Albiste eta gertaerei dagiokienez, interes gehien piztu dutenak celebrity eta prentsa arrosari dagozkienak dira eta horietaz gain, albisterik bilatuena Casey Anthonyren epaiketa izan da (desagerpena salatu eta gero, alaba hiltzeagatik epaileen aurrean erantzun behar izan zuen emakumea da, nahiz eta, azkenean libre geratu) eta Osama Bin Ladenen heriotza. Irene hurakana, lurrikara eta Japoniako tsunamia dira, hurrenez hurren bilatuenak. Heriotzak eta ezbeharrak dira nagusi eta hori frogatzeko azken albisterik bilatuena: Amy Winehouse musikariaren heriotza.

Teknologiaren eremura mugatuta, gailurik bilatuena aurten Xbox kontsola izan da; harritzekoa ez dena; Microsoften bilatzailea eta kontsola baitira biak ala biak. Kindle irakurgailua, iPhone 5a eta iPada dira, zerrendan hurrengoak.

Aipagarria da, amaitzeko, terminoen artean ekonomiarekin lotutakoak direla bilatuenetatik asko: bankrupcy (kiebra), selling a home (etxea saldu) eta lehen postuan estate agents (inmobiliaria agenteak) terminoa dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak