Tamagotxiak 15 urte bete ditu

Irati Goitia 2011ko azaroaren 25a

Maskota birtualaren kontzeptua ekarri zigun Tamagotxiak 15 urte bete ditu eta urte hauetan guztietan 78 milioi erabiltzaileren zaintza jaso du. 1996ko arazoaren 23an kaleratu zen Tamagotxiaren lehen bertsioa. Arrautza formako pantaila bat zen eta hiru botoi zituen. Horien bitartez, elikatu, garbitu eta zaindu egin behar zen txita birtuala. Ordutik hona, 35 bertsio kaleratu dira, esaterako: 2004an Tamagotxi Plus, 2008an koloretako pantailadun bertsioa eta 2009an Tamagotxi iD. Tamagotxiak izugarrizko arrakasta izan zuen eta 40 milioi saldu ziren hiru urtean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak