EBk deskargak saihesteko ikuskatzeak debekatu ditu

Irati Goitia 2011ko azaroaren 25a

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak adierazi du ez dela legala epaile batek telekomunikazio operadore bati agintzea bere sarean helarazten diren mezuen ikuskapen orokorra egin dezala, egile eskubideengatik babestuta dauden artxiboen deskarga ez autorizatuak saihesteko.

Sententziak dio horrelako iragazki sistemek bezeroen oinarrizko eskubideak urratzen dituztela, hala nola, datuen babesarena edo informazioa jaso eta komunikatzeko askatasunarena.


Auziaren jatorria Belgikan dago. Bertako egile eskubideen elkarteak (Sabam) salatu zuen Scarlet Interneterako sarbide hornitzailea erabiltzen zutenek baimen gabeko deskargak egiten zituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak