Urte hasieran, Larry Pagek, Googleko zuzendari exekutiboak, adierazi zuen konpainiak bertan behera utziko zituela arrakastatsuak ez ziren negozioak, aukera gehiego eskaintzen zituztenak indartzeko.
Horrenbestez, Googlek hainbat zerbitzu garatzeari utzi dio: Buzz sare sozialaren saiakera, Google Desktop ordenagailuan artxiboak bilatzeko aukera ematen zuen aplikazioa eta Google Health osasun pertsonalaren erregistro zerbitzua.
Urs Holzlek, enpresako operazioen presidenteordeak, Googlen blogean argitaratu du alde batera lagatako azken zerbitzuen artean hauek daudela: Google Bookmarks Listis, erabiltzaileei bookmarks bat konpartitzeko aukera ematen ziena; eta Google Friend Connect, webmaster-ei euren orrietan ezaugarri sozialak gehitzea ahalbidetzen dien erreminta.
Interneteko enpresak Google Gears, Chrome nabigatzailetik atera zuten konexio weba, ere erabat ezeztatu behar du.
Bestalde, kontsulta historikoen gaineko kronologia ere erretiratu egin dute; horretarako, bilatzaileko osagarriak erabili beharko dira.
Era berean, Googlek ez du Ikatza baino energia berriztagarri merkeagoak ekimena garatzen jarraitu behar. Holzlek hau adierazi du: "Beste instituzio batzuk Google baino hobeto prestatuta daude ikerketa hau hurrengo mailara eramateko".
Wave ere etenda
Waven garapena orain dela urtebete baino gehiago eten zuen, aparteko produktu moduan. Hala, urtarrilaren 31tik aurrera, zerbitzu hori irakurketarako bakarrik izango da. Eta apirilaren 30ean erabat etengo du zerbitzua. Ordu arte, bidalitako mezu guztiak esportatzen lagako du zerbitzuak PDF formatuan, bidalitako waveak gorde ahal izateko. Horrelako zerbitzu bat erabiltzen jarraitu nahi duenak, baina, posible izango du kode irekiko Apache Wave zerbitzuaren bidez egitea, besteak beste.
Google+
Google+ zerbitzuan jarri du arreta guztia Interneteko enpresak. Izan ere, beste zerbitzu batzuk eten eta sare soziala indartzeko ahalegin gogorretan dabil. Horren lekuko da, adibidez, Google+ enpresetara bideratzea.
Miloika erabiltzaile dituen arren, sare sozialak ez du Googlek nahi besteko onespenik lortu.