Iñigo Iruin eta Rufi Etxeberria, Huhezin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko aza. 21a, 17:00

Datorren astelehenean, azaroaren 28an, Iñigo Iruin abokatua eta Rufi Etxeberria Sortuko buruzagia Huhezira etorriko dira, arratsaldeko 14:00etan biek parte hartuko dute-eta Gizarte aldaketak ikasgaian. Bertan azalduko dute zelan bizi izan dituzten nazioarteko konferentzia eta ETAren behin betiko etena..., eta zelan ikusten dituzten Euskal Herriko egoera eta etorkizun posibleak. Egun horretako eskola areto nagusian emango da Huhezin, eta irekia izango da. Hala ere, kanpotik jende asko egon daitekeenez horren jakin-minez, MUtelebistak zuzenean emango du, streaming bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak