Turismo arloko ikastaroak bideratuko ditu Mankomunitateak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko aza. 15a, 08:58

Basquetour-ek, Turismoaren Euskal Agentziak, Euskadiko 2010-2013 Turismo Marketing Planaren barruan, Anfitriones Proiektua martxan jarri du. Ekimena Euskal Autonomia Erkidegoko 24 eskualdeetan jarriko da martxan bigarren urtez, eta helburua da turismo sektoreko 2.000 profesional baino gehiagori Xehetasunaren Kulturaren Prestakuntza Plana eskaintzea. Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa da. Gurean, Debagoieneko Mankomunitatearen bitartez eman daiteke izena. Jarraian dituzue eskaintzen diren ikastaroak eta helburuak:

  • Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez hitzezkoa. Galdera eta erantzunen garrantziaz jabetu eta bezeroari ematen zaion arreta hobetzeko erabili. Eguna: Azaroak 15. Ordua: 09:00.     
  • Kexuak aukeretan bilakatzeko modua. Kexuak zure dohain profesionalak erakutsi ahal izateko aukera moduan ikusi. Eguna: Azaroak 24. Ordua: 09:00.
  • Jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntza. Jarrera zer den ulertzea eta etengabe hobetzeko aukerak aprobetxatzeko garrantziaz jabetzea. Eguna: Azaroak 28. Ordua: 09:00.
  • Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu. Lan postuan jakitea garrantzitsua dena identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea erraztea. Eguna: Abenduak 13. Ordua: 16:00.

Ikastaroren baten parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da Debagoieneko Mankomunitatearen bidez, telefonoz (943 79 64 63) edo posta elektronikoa erabiliz: turismo@debagoiena.net.

Datu hauek behar dira izen ematea osatzeko: izen abizenak, NANa, telefono zenbakia, posta elektronikoa, enpresa, herria, eta zein ikastarotan parte hartuko den.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak