Lagunez gain, enpresak ere bai Googlen sare sozialean

Irati Goitia 2011ko azaroaren 11

'Google plus orriak' atera du Googlek enpresa eta erabiltzaileak harremanetan jartzeko helburuaz. Horrela, sare sozial horren erabiltzaileek enpresak gehitu ahal izango dituzte euren lagun taldera.

Abian jarri zenetik, Google plusek 40 milioi erabiltzaile erregistratu lortu ditu. Sare sozialak jokoak, bilatzailea eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, baina zerbait falta zitzaion: komertzio, instituzio, enpresa edo markekin harremanetan jartzeko gunea, hain zuzen. Facebook eta Tuentik zerbitzu hori eskaintzen dute, eta orain Google plusek ere eskaintzen du. Hala, sare sozial horren erabiltzaileek enpresak gehitu ahal izango dituzte euren lagun taldera. Honakoa adierazi du Interneteko enpresa handiak bere blog ofizialean: "Orain arte Google plusek pertsonak jarri ditu harremanetan, eta orain, posible egin nahi dugu gure erabiltzaileak interesa duten zerbitzuekin jartzea harremanetan; negozio lokaletatik hasi eta marka ezagunenetaraino".

'Lotura Zuzena' izeneko erreminta ere aurkeztu da; balio du korporazioen sare soziala bilatzeko aurrean + jarrita (+Pepsi edo +Toyota, adibidez).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak