Isilpean egon da azkenaldian, baina azkenean, hemen da Diaspora sare soziala. 2010eko ekainean eman zen ezagutzera eta zeresan handia eman zuen, sare sozialen eredua aldatzera zetorrela esan zen-eta.
Pribatutasuna aldarri
Lau ikasle estatubatuarrek eginiko kode irekiko proiektua da eta helburua da erabiltzailea bera izatea publikatzen dituen eduki guztien jabe. Facebookek ziurtatzen ez duen pribatutasuna eskainiko diela agintzen die erabiltzaileei sare sozial berriak. Gainera, kode libreko sare soziala da eta deszentralizatua (seeds izeneko hainbat zerbitzari izango ditu). Bestalde, hainbat zerbitzu ere eskainiko ditu; esaterako, Twitter.
Joan zen urteko azaroan orrialdean izena eman zutenendako dago erabilgarri sare soziala; helbide elektronikoz jaso dituzte gonbidapenak. Interesatuek joindiaspora.com orrian lortu ditzakete gonbidapenak. Eta eskuragarri baita euskaraz ere.