Hilerriak prest Domu Santu egunerako

Ander Monedero 2011ko urriaren 30a

Bihar, azaroak 1, Domu Santu eguna izango da, joan zirenei bisita egiteko eguna; urteko beste egunetan ez bezala, isiltasuna hautsi eta jendearen joan-etorria etengabea izango da hilerrietan. Ordurako guztia gertu izateko, asko izan dira aurreko egunotan hilerritik pasa direnak, hilobietako hautsak kendu, lore zimelduak erretiratu eta berriak jartzeko. Baita ere, Domu Santu egunaren harira meza bereziak egingo dira Debagoieneko herrietan eta Debagoieneko hilerri guztiak zabalik izango dira.

Arrasaten, ohikoa denez, gaur eta bihar herri barruko autobusak zerbitzu berezia eskainiko du.

Ibilbidea

Gaur, astelehena
1. linea: Gorostiza, Erguin, Arima Zubi, San Andres , Garibai, Maala, San Frantzisko, Legarre, Musakola, Joan Bengoa, Santa Teresa, Agerre, Obenerreka, Makatzena eta Hilerria
Ordutegia: 10:00tik 18:00tara orduro.

2. linea: Hilerria, Makatzena, Obenerreka, Santa Marina, Galizia, Joan Bengoa, Musakola, Legarre, San Frantzisko, Maala, Garibai, San Andres, San Biator Txiki, Erguin eta Gorostiza
Ordutegia: 10:30etatik 18:30etara orduro

Bihar, Domu Santu eguna
1. linea: Gorostiza, Erguin, Arima Zubi, San Andres , Garibai, Maala, San Frantzisko, Legarre, Musakola, Joan Bengoa, Santa Teresa, Agerre, Obenerreka, Makatzena eta Hilerria
Ordutegia: 10:00tik 18:30tara ordu erdiro.

2. linea: Hilerria, Makatzena, Obenerreka, Santa Marina, Galizia, Joan Bengoa, Musakola, Legarre, San Frantzisko, Maala, Garibai, San Andres, San Biator Txiki, Erguin eta Gorostiza
Ordutegia: 10:30etatik 19:00etara ordu erdiro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak