Domu Santu egunaren harira mezak izango dira

Mirian Biteri 2011ko urriaren 31

Mezak izango dira egunotan Domu Santu egunaren harira. Jarraian, Aretxabaleta eta Eskoriatzako mezen berri daukazue. Horretaz gainera, betiko moduan, zabalik egongo dira egunotan ere bi herri horietako hilerriak.

Aretxabaletan, honakoak dira ordutegiak: gaur, astelehena, 19:00etan izango da San Migel parrokian; eta bihar, Domu Santu eguna, domekako ordutegia izango dute mezek:  hain justu, 09:00etan monasterioan eta 11:30ean parrokian. Bestalde, etzi, eguaztena, hildakoen egunarekin batera, horiek aldeko mezak egingo dituzte 09:00etan Agustindarren monasterioan eta 19:00etan parrokian.

Eskoriatzan ere hainbat elizkizun egingo dute eguaztena bitartean. Gaur, astelehena, hitzordu bikoitza dago: 18:00etan herriko zaharren egoitzan, eta 19:00etan San Pedro parrokian. Horretaz gainera, bihar, martitzena, 12:30ean egingo dute meza parrokian eta etzi, eguaztena, 19:00etan toki berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak