2009an Espainiako Industria Ministerioak hartutako erabakia betetzen da honela. 7 zenbakiarekin hasten diren 80 milioi zenbaki balioztatzeko tramiteak hasi zituzten eta iaz hasi ziren konpainiak zenbaki berriak eskuratzen.
7 zenbakiarekin hasten diren telefono zenbakiekin deitzeko prest dauzkate sareak telefonia konpainiek eta bihartik aurrera hasiko dira martxan, altak emanez. Halere, Komunikazioen Merkatuaren Batzordetik diote oraindik orain zenbaki nahikoa dagoela 6arekin hasita, eskaria asetzeko lain bai, baina bezeroek hala gura izanez gero, 7arekin hasitako zenbakiak eskatu ahal izango dituzte bihartik aurrera.
2009an Espainiako Industria Ministerioak hartutako erabakia betetzen da honela. 7 zenbakiarekin hasten diren 80 milioi zenbaki balioztatzeko tramiteak hasi zituzten eta iaz hasi ziren konpainiak zenbaki berriak eskuratzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.