Isaki Lacuestaren 'Los pasos dobles' filmak eroan du Urrezko Maskorra

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 26a

Isaki Lacuestaren Los pasos dobles filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiaren 59. edizioko Urezko Maskorra, film onenaren saria. Le Skylab, Julie Delpy-renari eman diote epaimahaiaren sari berezia.

Filippos Tsitos greziarrak eroan du zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Adikos kosmos / Unfair world filmarengatik. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Maria Leonek jaso du La voz dormida (Benito Zambrano) filmean egindako lanagatik. Eta, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonis Kafetzopoulos greziarrak, Adikos kosmos / Unfair world filmean egindako interpretazioarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak