Honekin batera funtzionalitate berriak gehitu dizkiote sareari sakelakoetara begira. Hangouts delakoa da lehena, lagunen artean hitzorduak egin eta edukiak partekatzeko (Androiderako bakarrik) edo bilaketa sarearen barruan egiteko aukera. Azkenaldian zeresana eman du kontua zeukaten erabiltzaileen erabilpen denbora asko gutxitu izanak, interesa galtzen zebiltzala, alegia. Orain, irekia izanda, jarduera maila igotzea espero dute Googlen.