Telesforo Monzon pastorala: 2.000 lagunek jarraitu dute ikuskizun paregabea

Xabier Urtzelai 2011ko ira. 19a, 12:38

Larraingo zuberotarren pastoralak ibarrekoen arreta piztu zuen zapatuan, eta lau orduko emanaldi ederra egin zuten. Ikuskizunerako espeski jarritako karpa ez zen osorik bete, baina eguraldiak etxean geratzeko gonbita egiten bazuen ere, jende asko batu zen harmailetan. Goizean egindako desfileak jarri zituen lehenengo emozio aleak –eguraldiagatik laburtu egin behar izan zuten– eta arratsaldean etorri zen ikuskizuna.

Goizean, Bergarako kaleetatik desfilea egin zuten arratsaldean ikuskizunean protagonista izango ziren zuberotarrek. Alkateak San Martin plazan egin zien harrera, eta desfilearen ibilbidea laburtu egin behar izan zuten arren –eguraldiak ez zuen lagundu– Olasoko etxe aurrean Telesforo Monzoni Aupa gizona eskaini zioten.

Arratsaldean, berriz, lau ordu inguru iraun zuen ikuskizuna eskaini zuten, une gogoangarriz betetakoak. Besteak beste, Telesforo Monzonen papera egin zuen Dominique Urruti aktoreari Monzon beraren makila eman zioten, halakorik ez zuenean espero, eta emozioz beteta abestu zuen azken abestia; orduan entzun ziren txalo handienak.

Kronika osorik, Asteleheneko Goiena paperean.

Argazki gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak