- Ura ekarri: Ur kutsatua ailegatzen da araztegira. Industrietatik datorren ura, edo bereziki kutsatuta dauden beste urek hasierako tratamendu berezi bat jasotzen dute: putzu batera sartzen dira eta argazkian ikusten den palarekin zabor handiena kentzen dute; zabor solidoa da. Araztegiko arduradun Gorka Izkok azaltzen duenez, baina, ur horietarako ere "gehieneko kutsadura muga" dute, eta zorrotz kontrolatzen dituzte ur horiek. Horregatik, enpresa gehienek euren araztegian bertan garbitzen dituzte urak, Mekolaldera bidali aurretik.
- Hobian: Lehenengo garbiketa, fisikoa, egiten da. Lehenengo, zabor potoloena kendu behar da, eta argazkian ikusten den edukiontzian pilatzen da: zaborra da eta zabortegira bidaltzen dute.
Hobi horretan, hainbat iragazki dituzte: horietako baten, ur-bideak 4 mm-ko kalibrea dauka, ura ez beste guztia pasa ez dadin. Hodi batzuen bidez, ura ponpatu egiten da eta altuera eta grabitatea ematen zaio, araztegiko prozesu osorako. - Harea kendu Oraindik uraren tratamendu fisikoaren etapan jarraitzen dugu. Hobitik gora bultzatu ondoren, herri-sareko ura eta industrietako ura, dena, harea kentzeko tankera pasatzen da. Han, airea sartzen diote urari, eta horrela, harea hondoan gelditzen da eta olioa, aldiz, ur-azalera igotzen da. Hondarrak eta koipeak, bakoitzak bere aldetik, berriz hobira joaten dira, eta bakoitzak dagokion trataera jasotzen du. Hondarra prozesuan berriz erabiliko da, aurrerago.
- Dagoeneko, garbiago Uraren tratamendu fisikoaren azken pausoa dekantagailuan ematen da. Ura erdiko iturri antzekotik irteten da andel edo depositu handi horretan.
Geratzen diren hondar (lokatza) arrastoak pilatu eta kanpora botatzen dira. Normalean, dekantagailu bakarra erabiltzen dute, eta bestea euriteetarako-eta daukate. - Bigarren etapa Tratamendu biologikoaren fasea hasten da: urak dituen zenbait substantzia –amonioa, nitratoak…– kendu egin behar dira. Horretarako, uretan dauden mikroorganismoendako baldintza egokiak sortzen dituzte, eta mikroorganismoek eurek kentzen dituzte substantzia kutsagarriak.
Tratamendua guztiz naturala da; ez da produktu kimikorik erabiltzen. Hemendik dekantagailura doa ura, eta han azkeneko garbiketa egin eta gertu uzten da. - Lokatzen lerroa Araztegiak ura garbitzen du, baina handik kentzen den lokatza ere kudeatzen du. Hasieran batu den lokatza dekantagailu honetara bidaltzen da, eta berriz iragazten da, zikinkeria txikiena ere kentzeko: ileak, janari apurrak… denetarik.
Gero, dekantagailuan, ura eta lokatza banandu eta ahalik eta gehien loditzen da lokatza. "Hona ailegatzen den lokatzaren %3 da solidoa, eta gainerako guztia ura da; biak banatu eta ura hasierako puntura eramaten dugu, oso zikin dagoelako", azaltzen du Gorka Izko arduradunak. - Egonkortu Lokatza digestorera bidaltzen da. Han, 35ºC-ko tenperatura lortu arte berotzen du galdarak (argazkian), eta horrela, lokatza egonkortzea, bizigabe bihurtzea lortzen dute.
Prozesu horrek azpiproduktu bat du, gasa; hau da, prozesuak berez sortzen du. Gas hori digestorearen ondoko gasometrora (esfera formakora) bidaltzen dute, aire-kamara handi batek inguratuta, babes gisa. Gero, araztegiko energia behar batzuk asetzeko erabiltzen dute: ura berotzeko, adibidez. Udan, soberan izaten dutenez, suzi baten erre egiten dute gasa. - Tripak "Araztegian prozesu naturala jarraitzen da, baina hori gerta dadin, gauza asko geuk egin behar ditugu", esaten du Gorka Izkok. Hala, prozesu guztia martxan jartzeko, den-dena neurtzeko, pausoz pauso kontrolatzeko, akatsak zuzentzeko… ordenagailu, makina eta aparailu asko erabiltzen dira, eta leku handia hartzen dute: eraikin oso bat. Argazkian, eraikineko atal bat bakarrik. "Tentsioa, instalazio elektrikoak, indarra… den-dena kontrolatzeko, ekipo asko behar dira", esaten du Gorka Izkok. Egunero-egunero doitu eta zaindu behar dira kontrolak.
- Bi emaitza Araztegiak bukatu du bere lana eta bi emaitza daude, bat lerro bakoitzeko.
Honako argazkian, Gorka Izkok tratatutako eta prentsa erraldoi baten txikitutako lokatza erakusten digu; plastilina gogor bat adina trinkoa da, eta ez du usainik botatzen. Lokatza hori zabortegira bidaltzen dute.
Honako argazkian, araztegian garbitutako ura, hantxe jendeari erakusteko duten iturri baten. Ibaira botatzen dute berriz, baina ez iturri horretatik, Deba Mekolaldeko industrialde ingurutik pasatzen den zatian baizik. Apar pixka bat dauka, baina ibaiko urarekin bat egiteko egokia eta garbia da. Araztegian erabiltzen duten ura –edatekoa izan ezik– horixe da: instalazioak garbitzeko eta beste premia batzuetarako.