Hegan egiten duen kameralaria

Asier Alkorta 2011ko abu. 29a, 02:00

Urrutitik begiratuta, listor erraldoia edo hegazti bat dela pentsa dezake edonork. Baina ez, helicama da. Zer den? Aireko irudiak grabatu eta argazkiak ateratzeko gailua da. Berria, modernoa eta punta-puntako teknologiarekin hornituta. Eta Artemanek, Uvedos enpresa sevillarrarekin batera, zerbitzu hori eskaintzen du.

Goitik begiratuta dena da berezia, baina ez dago munduan hegan egiten duen pertsonarik, eta gutxiago kamera bat eskuan duela. Baina teknologia aurrerapauso handiak ematen ari da eta helicama horren ondorio da.

Kamera itsatsita daraman eta hegan egiten duen aparailu txikia da. Urrutitik gidatzen da, irrati kontrolez, eta, ondorioz, leku askotara ailega daiteke.

Artemanek, helicamarekin argazkiak atera eta irudiak grabatzeaz gain, Sony PMW-F3 kamerarekin bideoklipak eta bestelako lanak egiteko aukera ere eskaintzen du.

Zerbitzua, berton
"Ikuspegia erabat ezberdina izaten da goitik begiratuta eta oso ikusgarria da dena". Eta aukera hori eskaini nahi izan die Artemanek bezeroei ere.

Azken hilabetean Aretxabaleta eta Arrasate inguruak goitik, airetik, grabatzen ibili da enpresa. Besteak beste, Udalatxen dagoen Kanpanzarko barruko harrobian, Urkulu urtegian, Fagor Arrasaten eta beste zenbait lekutan egin dituzte grabazioak.
Zerbitzu bateratua eskaintzen dute Artemanek eta Uvedosek eta aurrerantzean ere Euskal Herrian eta Estatu mailan ere zerbitzua eskaintzen jarraitzeko asmoa erakutsi dute.

Besteak beste, Diabulus In Musica talde iruindarraren bideoklipa, Aretxabaleta Naturala izeneko bideo promozionala eta Fagor Arrasateko korporatiba grabatzeko erabili du Artemanek helicama.

Eta ez da gutxiagorako ere; izan ere, ikusirik helicamak kalitatezko irudiak hartzen dituela, zerbitzua ez da garestia.
Helicamarekin eta bestelako puntako teknologiaren alde eginez, Artemanek duen eskaintza zabaldu nahi izan du, kalitatezko produktuak eskainita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak