Ekintzailetasuna bultzatu eta enpresa berrien sorrera sustatzeko asmoz egiten da Ekiten sariketa. Aurten 56 taldek, iaz baino 21 gehiagok, eta 180 pertsonak parte hartu dute lehiaketan eta horietatik zazpi talde izan dira sarituak.
Sariketa hiru kategoriatan banatuta egiten da: Enpresa Ideia Berrien Lehiaketa, Landa-Gunea Garatzeko Ideia eta Proiektuen Lehiaketa eta Gazteria, Asiaialdia eta Kirol arloko Ideien Lehiaketa. Lehenengo saria jaso duten hiru proiektuek mila euroko saria eskuratu dute; bigarren eta hirugarren geratu direnek aldiz, 500 euro eskuratu dituzte.
"Epaimahaiak ez du erraz eduki irabazleak aukeratzerakoan", adierazi dute unibertsitateko arduradunek.
Enpresa Ideia Berrien Lehiaketan, sari nagusia Erosotasuna erosketetan proiektuak eskuratu du.
Kategoria berean, bigarren saria autoak herri eta hirietan aparkatzen laguntzen duen aplikazio mugikor batean oinarritutako proiektuak eraman du. Hirugarren saria Disainnitek diseinu egitasmoak jaso du.
Egitasmo horren oinarria era guztietako lokalak diseinu teknologikoaren eta berritzailearen ikuspuntutik diseinatzeko aholkuak eskaintzean datza.
Beste kategoriak
Landa-Gunearen Garapenerako Ideien eta Poriektuan Lehiaketan, irabazle nagusia BaserriTIK proiektua izan da; bigarren eta hirugarren postuak hutsik geratu dira.
Azkenik, Gazteria, Aisialdia et Kirol arloko Ideien Lehiaketan Bike Washer izan da irabazle nagusia. Bigarren saria ActinMap ideiak jaso du. Azken proiektu hau ekimenak (jaiak, manifestazioa, kontzertuak,...) geologikoki lokalizatzean datza. Hirugarren saria sare sozialak ulertzeko modua aldatzen duen Whoru-Geo-Social Live Network proiektuak eraman du.