Androidek erabiltzaile gehiago ditu Applek baino baina azken honek irabazi handiagoak ditu

Maider Arregi 2011ko uztailaren 18a

Mugikorretako sistemen eta aplikazioen lasterketan elkarri mokoka dihardute bi etxe nagusiek. Azken datuen arabera Googlen Android sistemak erabiltzaile gehiago ditu eta ondorioz aplikazio deskarga gehiago baina gehienak doakoak izatera, Applen negozio eredua errentagarriagoa da oraindik orain. Telefonoei dagokienez, oraindik ere smartphoneen salmenten irabazien %50a sagartxoaren konpainiak patrikaratzen du.

Iaztik hona, hala, %61a igo dira AppStore delakotik eginiko aplikazioen deskaragak eta Androidekoekin konparatuta, nahiz eta deskarga gehiago izan, erabilrzaileek horiengatik %14 gehiago ordaintzen dute. Nabarmentzeko da, baita ere, Applen aplikazioen prezioak ere garestitu egin direla iaztik hona eta Androiden kasuan %97 doakoak direla aurtengo apirileko azken datuen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak