Aitor Zabaleta nagusitu da aurten ere Gatzagako igoeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 17a

76 lagunek eman zuten izena Gatzagako auto igoeran parte hartzeko. Entrenamendu saioan argi ikusi zen azkarrena, eta saria lortzeko faboritoa Zabaleta bergararra zela: 1:22,025eko denbora egin zuen entrenamendu saioan. Gainera, Nogueiras oñatiarrari ez zioten entrenamendu saioan irteten utzi, berandu iritsi zelako irteera puntura. Sekulako haserrea eragin zion horrek oñatiarrari.

Hirugarrenean ez zen irten

Lehenengo txandan eta baita bigarrenean ere Zabaleta izan zen azkarrena – bietan denbora onena 1:19,523 izan zen–; hala, hirugarren txandan arriskurik ez hartzea erabaki zuen eta irteera puntura joan arren, irteera egin eta erretiratu egin zen.

Sari banaketa

Sari ekitaldia Eskoriatzako HUHEZI fakultate aurrealdean egin zuten. Antolatzaileek gogoan izan zuten asteon istripuz hil den Mikel Pagaldai zena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak