Aristik 68. postua bere egin du Italian eta Orobengoak hirugarrena lortu du Aztirian

Asier Alkorta 2011ko uztailaren 18a

Mikel Aristik 68. postua lortu du gazteen mailako Europako txapelketan (www.lokatza.com-Mikel) eta Aztirian gazteek jokatutako lasterketna Hodei Orobengoak hirugarren postua eskuratu du (www.lokatza.com-Hodei).

Aristik lasterketa osoa tropeleko aurreko posizioetan egin zuen Italian eta azken itzulian ere, lehen taldean zegoen, baina, azken itzuli horretan lehen taldetxotik kontaktua zuen eta helmugara iristea izan zen haren helburua.

Orobengoaren kasuan, Aztirian, lasterketaren ibilbidea gogorra izan zelan esan dute adituek, izan ere, guztira sei mendate puntuagarri izan zituzten eta helmuga, Aztiria auzoan bertan. Azken maldara, sei txirrindulari heldu ziren eta Orobengoak egin zuen lehen selekzioa, Sergio Santamaria mexikarra eta Adrian Muriel, biak Laguntasuna taldekoak, itsatzi zitzaizkion atzetik. Ondoren, azken kilometroan, talde lana baliatu zuten Hodei jokoz kanpo usteko. Dena den, Orobengoa pozik agertu da aurten lortzen duen hirugarren podiuma baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak