Europan hilabete barru, hortaz, eta iragarpenen arabera, ez da dendetan MiniDiscik egongo.Estatu Batuetan dagoeneko urte hasieratik utzi zioten satzeari.
CDaren gorakadaren garaian zabaldu zen gehien MiniDisca baina formatu horri ezin izan zion aurre egin eta 2001ean iPodak agertzearekin batera Sonyren formatuaren atzera bueltarik gabeko gainbehera etorri zen. Hain zuzen, Estatu Batuetan izan du onapenik txarrena disko horrek ze, txikia izanda ere, merkatu kuotaren zati bat izan du MiniDiscak bai Japonian, baina baita Europan ere. Gaur egun, ostera, "musika eramangarriaren" erregetza, walkmanekin Sonyk izan badu joandako hamarkadetan, ia erabat Applena da iPoden bertsio ezberdinetakin eta baita iPhonearekin ere.